UDAZKENA-NEGUA KOLEKZIOA! GURE WEBGUNEAN ESKURAGARRI!

Zehaztapenak eta baldintzak

Azken eguneratzea: 2018ko otsailaren 20a

Zehaztapen eta baldintza hauek ("Zehaztapenak", "Zehaztapen eta baldintzak") arautzen dute Batela 1991 S.L. enpresak (“gu” edo “gure”) kudeatzen duen https://www.batela.com webgunearekin ("Zerbitzua") dugun harremana.

Mesedez, irakurri arretaz Zehaztapen eta Baldintza hauek Zerbitzua erabili aurretik.

Zerbitzua eskuratzeko eta erabiltzeko, aurrez onartu eta bete egin behar dituzu Zehaztapen hauek. Zerbitzua eskuratu edo erabiltzen duten bisitari, erabiltzaile eta pertsona guztiek bete beharrekoak dira zehaztapenak.

Zerbitzua eskuratzean edo erabiltzean, legez derrigortuta zaude Zehaztapen hauek betetzera. Atalen batekin ados ez bazaude, Zerbitzuan ez sartzea gomendatzen dizugu.

Erosketa

Zerbitzuaren bidez eskura dagoen produktu edo zerbitzuren bat erosi nahi baduzu (“Erosketa”), seguruenera erosketa egiteko garrantzizkoa den informazioa emateko eskatuko zaizu, hala nola kreditu-txartelaren zenbakia, noiz iraungitzen den, fakturazio-helbidea eta bidalketa egiteko helbidea.

Hori egitean, adierazten eta bermatzen ari zara: (i) legezko baimena duzula kreditu-txartela edo txartelak edo bestelako ordainketa-metodoak erabiltzeko Erosketa egitean, eta (ii) ematen diguzun informazioa benetakoa, zuzena eta osoa dela.

Informazio hori ematean, hirugarren aldeei transmititzeko eskubidea lagatzen diguzu, betiere Erosketa(k) bukatzearekin zerikusia duten helburuetarako.

Eskumena izango dugu zure eskaera baztertzeko edo ezeztatzeko edozein unetan, besteak beste, honelako arrazoiak tarteko direnean: produktu edo zerbitzu jakin bat eskura ez egotea, produktu edo zerbitzu horren deskribapenean edo prezioan akatsak egotea edo zure eskaeran akatsen bat izatea.

Eskumena izango dugu, orobat, zure eskaera ezeztatzeko edo bertan behera uzteko, iruzurraren edo legez kanpoko edo baimendu gabeko transakzioren baten susmoa izanez gero.

Eskuragarritasuna, akatsak eta zehaztasunik ezak

Zerbitzuan eskura dauden produktuen eta zerbitzuen gure eskaintzak etengabe eguneratzen dira. Gerta daiteke gure Zerbitzuan eskura dauden produktuak eta zerbitzuak okerreko prezioarekin egotea, zehaztasunik gabe deskribatuta egotea edo eskura ez egotea; era berean, atzerapenak izan daitezke beste webgune batzuetan Zerbitzuaren informazioa eta gure publizitatea eguneratzerakoan.

Ezin dugu bermatu eta ez dugu bermatzen informazioaren (prezioak barne), produktuen irudien, zehaztapenen, eskuragarritasunaren eta zerbitzuen zehaztasuna. Eskumena dugu informazio hori aldatzeko edo eguneratzeko, baita akatsak, zehaztasunik ezak edo aipatu gabeko informazioak zuzentzeko ere, edozein unetan eta aurrez ohartarazi gabe.

Lehiaketak, zozketak eta sustapenak

Zerbitzuaren bidez eskainitako lehiaketa, zozketa edo sustapenak (oro har, “Sustapenak”) Zehaztapen hauetatik aparteko zenbait arauri loturik egon daitezke. Sustapen horietakoren batean parte hartzen baduzu, arren eskatzen dizugu berrikusi ditzazula arau horiek eta gure Pribatutasun-politika. Sustapenen baten arauek talka egiten badute Zehaztapen hauekin, Sustapenari dagozkion arauak aplikatuko dira.

Kontuak

Gurekin kontu bat sortzen duzunean, uneoro informazio zuzena, osoa eta eguneratua eman beharko diguzu. Gainerakoan, Zehaztapen hauek urratzen ariko zara, eta horrek gure Zerbitzuan duzun kontua berehala ixtea ekar dezake.

Pasahitza behar da Zerbitzuan sartzeko eta zenbait jarduera eta ekintza egiteko. Zure ardura da pasahitz hori gordetzea, nahiz eta berez pasahitza gure Zerbitzuari edo hirugarrenek emandako beste zerbitzu bati dagokion.

Zehaztapen hauen bidez, onartzen duzu zure pasahitza hirugarrenei ez jakinaraztea. Gunearen segurtasuna urratzen bada edo inork zure kontua baimenik gabe erabiltzen badu, berehala jakinarazi behar diguzu.

Debekatuta dago beste pertsona baten edo legez eskura ez dagoen entitate baten izena barne-biltzen duen erabiltzaile baten izena erabiltzea; eskubide jakin batzuei loturik erregistratutako izen edo marka bat erabiltzea (baldin eta erabiltzaileak eskubide horien gaineko baimenik ez badu); edota izen iraingarriak, baldarrak edo lizunak erabiltzea.

Jabetza intelektuala

Zerbitzua eta haren jatorrizko edukiak, ezaugarriak eta funtzionaltasunak Batela 1991 S.L enpresarenak eta lizentziaren titularrenak dira eta izango dira, eta ez beste inorenak. Espainian eta atzerriko herrialdeetan indarrean diren jabetza intelektualaren eta erregistratutako markaren gaineko eskubideen bidez eta bestelako arauen bidez babesturik dago Zerbitzua. Gure erregistratutako markak eta ikur bereizgarriak ezin dira erabili beste produktu eta zerbitzuetan aurrez Batela 1991 S.L. enpresaren berariazko eta idatzizko baimena eskuratu gabe.

Estekak beste web-orri batzuetara

Gure Zerbitzuan hirugarren batzuen web-orri edo zerbitzuetarako estekak egon daitezke; Batela 1991 S.L. enpresak ez du horien jabetzarik ez eta horien gaineko kontrolik ere.

Batela 1991 S.L enpresak ez du inolako erantzukizunik eta inolako kontrolik hirugarrenen esku dauden web-orri edo zerbitzuetako eduki, pribatutasun-politika edo jardunen gainean. Zehaztapen hauen bidez, onartzen ari zara Batela 1991 S.L enpresak ez duela inolako erantzukizunik, ez zuzenik ez zeharkakorik, hirugarrenen web-orri edo zerbitzuetan eskura dauden eduki, ondasun edo zerbitzuen erabileragatik edo horietan jarritako konfiantzagatik sortutako edo ustez sortutako kalte edo galerak direla eta.

Arren eskatzen dizugu irakur ditzazula bisitatzen dituzun hirugarrenen web-orri edo zerbitzuen zehaztapen eta baldintzak eta pribatutasun-politikak.

Kontua ixtea

Edozein arrazoirengatik (besteak beste, Zehaztapen hauek urratzeagatik), zure kontua berehala ixteko erabakia har dezakegu, aldez aurretik ohartarazi beharrik izan gabe eta gure gain inolako erantzukizunik hartu gabe.

Kontua itxi ondoren, berehala etengo da Zerbitzuan sartzeko zure eskubidea. Zure kontua itxi nahi baduzu, aski duzu Zerbitzua erabiltzeari uztea.

Erantzukizuna mugatzea

Batela 1991 S.L. enpresak eta zuzendaritzako kideek, langileek, bazkideek, eragileek, banatzaileek eta afiliatuek ez dute erantzukizunik izango ondoren aipatutako arrazoiak direla medio gerta daitezkeen inongo zeharkako kalte, ustekabeko kalte, kalte berezi, kalte zentzagarri edo ondoriozko kalteengatik (honako hauek barne hartuz: irabaziak, informazioa, erabilera, datuak eta borondate ona galtzea eta beste zenbait galera ukiezin). Hauek izan daitezke kalte-galera horien kausak (i) Zerbitzuan sartzea edo ezin sartu ahal izatea, zerbitzua erabiltzea edo ezin erabili ahal izatea; (ii) hirugarren batek Zerbitzuan agertutako edozein jokabide edo Zerbitzuari eginiko edozein ekarpen; (iii) Zerbitzutik eskuratutako edozein eduki; eta (iv) baimenik gabe sartzea, Zerbitzuaren igorketak edo edukiak erabiltzea edo aldatzea, nahiz eta berme, kontratu, laido (utzikeriak barne) edo legezko beste edozein teoriaren euskarria izan. Hori guztia kalte-galera horiek gerta daitezkeela jakinarazi ala ez, baita aldez aurretik hemen  jarritako konponbideak ez direla eragingarriak izan frogatzen bada ere.

Erantzukizunaren deskargua

Zure ardura izango da Zerbitzuaz egiten duzun erabilera. Zerbitzua dagoen moduan edo eskura dagoen moduan emango da, inolako bermerik gabe, izan berme horiek berariazkoak edo inplizituak, eta hor sartzen dira merkaturatzeko, helburu partikular bati begira egokitzeko, ez urratzeko edota errendimenduaren norabideari begirako berme esplizituak.

Batela 1991 S.L enpresak, haren filialek, afiliatuek eta lizentzia-emaileek ez dute bermatzen a) Zerbitzuak etenik gabe eta modu seguruan funtzionatuko duenik, edo uneoro eta edozein kokalekutatik eskura egongo denik; b) Zerbitzuaren akatsak edo hutsegiteak zuzenduko direnik; c) Zerbitzuan birusik edo bestelako osagai kaltegarririk ez dagoenik; edota d) Zerbitzua erabiltzearen emaitzak zure aurreikuspenak beteko dituenik.

Indarrean den legedia

Zehaztapen hauek Espainiako legen arabera arautu eta interpretatuko dira, lege-arau horiekin sor daitezkeen gatazkak kontuan izan gabe.

Zehaztapen hauetan jasotako eskubideak edo arauak betetzeko gure ezgaitasuna ez da hartuko eskubide horien salbuespentzat. Auzitegiren batek Zehaztapen hauetako neurriren bat baliogabetzen badu edo ezin badu gauzatu, Zehaztapen hauetako gainerako arau eta neurriek indarrean jarraituko dute. Zehaztapen hauek eskaintzen dugun Zerbitzuaren gaineko hitzarmen osoa egituratzen dute, eta, horrenbestez, Zerbitzuarekin loturik aurrez egon zitekeen beste edozein akordio ordezten dute.

Aldaketak

Eskumena izango dugu Zehaztapen hauek edozein unetan eta gure irizpidearen arabera aldatzeko edo ordezteko. Zehaztapenetako gaiak berrikusten badira, arrazoizko ahalegina egingo dugu zehaztapen berriak indarrean sartu baino 30 egun lehenago gutxienez, horien berri jakinarazteko. Gaien berrikusketa zer den zehaztuko dugu, gure irizpideari jarraituz.

Aldaketa horiek indarrean sartu ondoren gure Zerbitzuan sartzen edo Zerbitzua erabiltzen jarraitzen baduzu, berrikusitako zehaztapenak ontzat eman eta bete egingo dituzu. Ez bazaude ados zehaztapen berriekin (atalen batean nahiz osotasunean), arren eskatzen dizugu ez dezazula gehiago erabili web-orria eta Zerbitzua.

Jarri gurekin harremanetan

Zehaztapen hauei buruzko inolako zalantzarik izanez gero, mesedez, jarri gurekin harremanetan.