UDAZKENA-NEGUA KOLEKZIOA! GURE WEBGUNEAN ESKURAGARRI!

Ohiko galderak (FAQs)

Ordainketak

Nola ordaindu dezaket erositakoa?

Kreditu eta zordunketa txartelak onartzen ditugu (Visa, Mastercard eta Maestro).

Nola erabili dezaket deskontu kodea?

Deskontu kodea erabili ahal izango duzu erosketa konfirmatu eta ordainketa egion aurretik. Ziurtatu kodea dagokion eremuan jarri duzula.

Erosketa bakoitzeko kode bakarra erabili daiteke.

Begiratu beti kodeari lotutako erosketa-baldintzak.

Nola jakin nezake erosketa ongi egin dudan?

Erosketa egin ondoren, 24 orduko epean gehienez jota, email bat jasoko duzu zure erosketaren erreferentzia zenbakiarekin eta erosketaren xehetasunekin. Jaso ezean jar zaitez gurekin harremanetan email honen bitartez: customers@batela.com

Bidalketak

Non jaso dezaket nire erosketa?

Zuk aukeratutako tokian jaso dezakezu, baina ez dugu posta kutxatiletara bidaltzen.

Nola jakin dezaket nire erosketa non dagoen?

Zure bidalketa non dagoen jakiteko, Batelarekin harremanetan jarri behar duzu, customers@batela.com helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.

Noiz iritsiko da nire erosketa?

Gure biltegitik atera ondoren ondoko egun kopurua behar izaten du erosketak zurera iristeko:

  • 1-2 egun Espainia eta penintsulara
  • 2-4 egun Balear Uharteetara
  • 2-6 egun Europar Batasuneko herrialdeetara.
  • 6-8 días al resto de países

Erosketa egin eta hurrengo lan egunean aterako da gure biltegitik.

Epe horiek ez dute kontuan hartzen Batelaren esku ez dagoen arrazoiren bat dela tarteko gerta daitekeen atzerapenik.

Goizeko 8etatik arratsaldeko 8etara bitartean jaso dezakezu zure erosketa, astelehenetik ostiralera.

Zenbat kostatzen dira bidalketak?

Bidalketen kostua.

Bidalketek 3€ko kostua daukate. 100€tik gorako erosketetan doakoak dira.

Gainontzeko herrialdeetara bidalketa zenbat kostatzen den jakiteko, idatzi hona: customers@batela.com.

Uneotan ez dugu bidalketarik egiten Kanariar Uharteetara, Ceutara, Melillara eta Andorrara. Esandako tokietako batean bizi bazara eta gure artikuluren bat erosi nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan ondoko helbidean: customers@batela.com.

Itzulketak

Zein da erosketa bat itzuli ahal izateko epea?

15 egun erositako produktua etxean jasotzen den unetik.

Zer egin behar dut produktu bat itzultzeko?

Batela.com atariaren bidez erositako artikulu bat itzuli nahi baduzu, jantziek jatorrizko bilgarrian egon behar dute, erabili gabe, beren osagarri eta etiketekin batera, eta egoera ezin hobean egon behar dute.

Prozedura honi jarraitu behar diozu:

Jar zaitez gurekin harremanetan customers@batela.com e-postaren bidez, eta jakinarazi zure salmenta-erreferentzia, itzuli beharreko artikulua (k) eta itzultzeko arrazoia.

Nahi ez dituzun gauzak bidali behar dituzu jatorrizko bilgarrian Batela 1991, Sansinenea Industrialdea A1-13, 20740 – Zestoa, Espainia helbidera, nahi duzun garraiobidea erabiliz. Itzulketa bidaltzeko gastuak bezeroaren kontura izango dira beti.

Noiz eta nola jasoko dut itzulitako artikulu baten dirua=?

Itzulketa onartu ondoren (artikuluek egoera ezin hobean egon behar dute eta etiketa guztiak izan behar dituzte), itzulketa zure eskaera egiteko erabili zenuen ordainketa-metodo berean jasoko duzu gehienez ere 4 egun balioduneko epean.

Arestian aipatutako baldintzaren bat betetzen ez duen edozein itzulketa ukatzeko eskubidea gordetzen du Batelak.

Zer egin behar dut itzulitako diru kopurua zuzena ez bada?

Sentitzen dugu akatsa. Mesedez jarri zaite gurekin harremanetan customers@batela.com helbide elektronikoaren bidez eta ahalik eta azkarren konpontzen saiatuko gara.

Erositako aldatu dezaket?

Aldatu nahi duzun artikulu hori itzuli eta beste erosketa bat egin behar duzu.

Zer egin behar dut okerreko produktua jasoz gero?

Akatsen bat tarteko, eskatu ez duzun zerbait iristen baldin bazaizu, jarri zaite gurekin harremanetan ondoko email helbidean: customers@batela.com.

Ahalik eta azkarren konpontzen saiatuko gara.