UDAZKENA-NEGUA KOLEKZIOA! GURE WEBGUNEAN ESKURAGARRI!

Batela World

Itsas estiloa

Batela betiko eta betirako itsas estiloa da. Sasoi bakoitzean eguneratzen den moda nautikoa kalitate handiko ehun eta materialetan islatzen dugu.

Gure navy estiloa dotorea eta gaurkotua da. Jertseak, marseillesak, katiuskak eta jertseak aurkitu ditzakezu. Sasoi eta une bakoitzerako arropa aproposa eskainiko dizugu.

Moda

Etxea

Zirak

Batela betiko eta betirako itsas estiloa da. Sasoi bakoitzean eguneratzen den moda nautikoa kalitate handiko ehun eta materialetan islatzen dugu.

Zira hori bat izan zen Batelaren ernamuina. Urteak aurrera joan ahala, modelo eta kolore ugari gehitu ditugu eta, Batelaren zirak, marinel estiloko arropa maite duten pertsonentzat ezinbesteko bihurtu dira.

Jertseak

Navy modaren barruan jertseak berezko artikulua dira.

Artilea eta akrilikoa nahasten dituen ehunetik abiatuta, Batelak kalitate handiko jertseak jartzen ditu bere bezeroen esku. Marradunak edo lisuak izan daitezke, eta kolore klasikoekin urtero kolore berriak gehitzen dira katalogora.

Marseillesak

Moda nautikoa maite duten pertsonentzat ezinbestekoa. Batelan jatorrizko neurriei eusten diegu tradizioz jositako arropa hau gure bezeroen esku jartzeko orduan .

Kalitatezko kotoia behar beharrezko osagaia da produktu atsegin eta iraunkorra lortzeko. Itsasoa familia guztiari gerturatzeko balio duten kamisetak dira.

Katiuskak

Kautxu naturalezko oinetakoak dira. Erosoak eta iragazkaitzak. Kolore biziak izaten dituzte eta Batelako gainontzeko arropekin konbinatzeko aproposak dira.