Xabi Fernandezek Amerika Kopan parte hartuko du


Xabi Fernandez Land Rover BAR katamaraneko tripulazio-kidea izango da 2017an egingo den Amerika Kopan. Ibarrako itsas-gizona Sir Ben Ainsliek gidatutako taldean  jardungo da, eta Oracle taldearen eskuetan dagoen kopa eskuratzen saiatuko dira Bermudako uretan.

Amerika Kopa bela munduan dagoen eta lehiaketarik garrantzitsuena da. Lehendabiziko aldiz 1851n Ingalaterran jokatu zen Londresko Erakusketa Unibertsalaren aitzakian. Parte hartzaileek, yateen errege-eskuadroiko 14 kidek eta New Yorkeko Amerika belaontziak, Wight uharteari bira eman behar izan zioten.

Amerika goleta laino artetik beste ontzi guztien aurretik azaldu zenean, Inglaterrako erreginak, estropada ikusten ari zenak, bere laguntzaileetako bati galdetu zion ea zein zen bigarren postuan zihoan ontzia. Laguntzailearen erantzunak argi eta garbi erakusten du lehiaketaren izaera eta gogortasuna: “maiestate, hemen ez dago bigarrenik”.

Lehia-grinaren eta irabazi edo galtzearen gainetik, Xabi Fernandezi esperientzia zoragarria bizi dezala opa diogu Batelatik; arrakastaz jositako bidean beste urrats bat izan dadila hasi berri duen hau.

MENU