Katiuskaz beteta eta elkartasunez gainezka doazen bi palet


Batelak bat egin du #KatiuskaErronka ekimenarekin. Horren helburua da ahalik eta katiuska eta oinetako gehien eskuratzea, gerratik ihes egin duten personek bizi duten egoera lazgarria ahal den neurrian arintzeko.

Donostia Kulturako langileek abian jarritako ekimenak Gipuzkoan jaso duen erantzuna izugarri pozgarria zaigu eta guk ere geure ekarpena egin nahi izan dugu: katiuskaz beteta eta elkartasunez gainezka doazen bi palet. Bihotzez espero dugu beren borondatearen kontra bizilekutik alde egin behar izan duten pertsonen egoera muturrekoa arintzeko balio izatea.

MENU