batela_nino_navidad_madrid

Batela Madrilgo gabonetako protagonista

Batela nahi gabe Gabonei begira Madrilgo Udalak abian jarri duen kanpainaren parte bihurtu da. Kanpaina horren karietara diseinatutako karteletako batean haur bat azaltzen da soinean Batelaren zira jantzita duela. Ustekabeko gertaera bat da, baina gure marka gero eta ageriakoagoa dela adieraten digu, aldi berean. Umearen irribarrea, ororen gainetik ederrena!

Irakurri haunditu
Batela_PureLondon_web

Batela Pure Londonen izango da

Batelak 2017ko Udaberri – Uda kolekzioa aurkeztuko du datorren asteburuan Pure London azokan. Batela Ingalaterrako hitzordu garrantzitsu horretan izatea, gure marka Erresuma Batuko merkatuan indartzeko egiten ari den ahaleginaren baitan kokatu behar da. Zatoz eta bisita gaitzazu MW275 standean!

Irakurri haunditu
Xabi_fernandez_Batela2

Xabi Fernandezek Amerika Kopan parte hartuko du

Xabi Fernandez Land Rover BAR katamaraneko tripulazio-kidea izango da 2017an egingo den Amerika Kopan. Ibarrako itsas-gizona Sir Ben Ainsliek gidatutako taldean  jardungo da, eta Oracle taldearen eskuetan dagoen kopa eskuratzen saiatuko dira Bermudako uretan. Amerika Kopa bela munduan dagoen eta lehiaketarik garrantzitsuena da. Lehendabiziko aldiz 1851n Ingalaterran jokatu zen Londresko…

Irakurri haunditu

Katiuskaz beteta eta elkartasunez gainezka doazen bi palet

Batelak bat egin du #KatiuskaErronka ekimenarekin. Horren helburua da ahalik eta katiuska eta oinetako gehien eskuratzea, gerratik ihes egin duten personek bizi duten egoera lazgarria ahal den neurrian arintzeko. Donostia Kulturako langileek abian jarritako ekimenak Gipuzkoan jaso duen erantzuna izugarri pozgarria zaigu eta guk ere geure ekarpena egin nahi izan…

Irakurri haunditu
Batela_entrada_blog

Batela, 25 urte arropak kresalez janzten

Batelak, moda eta dekorazio nautikoko markak, 25 urte bete ditu. Mende laurden horretan, Getarian sortutako markak oinarriak sendotu ditu, eta Espainiako estatuan moda nautikoaren esparruan erreferente bilakatu da. Batelaren historia Anek eta Enekok Donostian itsas-tresnen denda bat hartu zutenean hasi zen. Denda hura hartzearekin batera, lehendabiziko arropa diseinatzea eta merkaturatzea…

Irakurri haunditu
imag-catalogo

Eskuratu hemen Batelaren katalogoak

Ezagutu nahi al dituzu aurten Batelak dakartzan berritasun nagusiak? Hemen dituzu eskuragarri 2016. urteari begira atera ditugun katalogoak: Udaberria-Uda moda-katalogoa eta Dekorazio-katalogoa.  

Irakurri haunditu

MENU