Batela, 25 urte arropak kresalez janzten


Batelak, moda eta dekorazio nautikoko markak, 25 urte bete ditu. Mende laurden horretan, Getarian sortutako markak oinarriak sendotu ditu, eta Espainiako estatuan moda nautikoaren esparruan erreferente bilakatu da.

Batelaren historia Anek eta Enekok Donostian itsas-tresnen denda bat hartu zutenean hasi zen. Denda hura hartzearekin batera, lehendabiziko arropa diseinatzea eta merkaturatzea erabaki zuten: euritako zira hori bat. Bi faktore horien elkartzetik sortu zen Batela.

Berehala batu zitzaizkion arropa gehiago hasierako zira horri: marradun kamisetak, beste zira batzuk, jertseak, artilezko berokiak… Uneotan Batelak bi kolekzio ateratzen ditu urtero: bata, udaberri/udakoa eta udazken/negukoa, bestea.

Arropa kopuruan izandako hazkundea, hazkunde geografiko gero eta aipagarriagoarekin estuki lotuta doa; hasiera batean, Frantziako eta Italiako kostalderantz hedatu zen Batela, eta, ondoren, Alemania, Erresuma Batua eta Japoniara ere iritsi da.

Bezeroen beharrei erantzuteko dekorazio-katalogo bat ere osatu du, urratsez urrats, Batelak. Egun, 800 erreferentziatik gora jasotzen ditu argitalpen horren baitan.

Mila esker Batela aukeratzen duzuen guztioi

Zirraragarria da Gaizka Garitano lehen mailan Eibar taldea Batelaren jertse batekin zuzentzen ikustea, edo Joaquín Sabina ‘Dos pajaros de un tiro’ biraren baitako kontzertu batean gure marradun kamisetarekin jardutea; atseginak izan ziren Eugenia Silva Espainiako top-modelak bere blogean eskaini zizkigun hitzak; eskertzekoa Instagramen Mayte Méndez de Vigo, Mediaseteko estilismo arduraduna, Batelaren kamisetekin azaltzea, bai eta Barbara Goenaga aktorea eta  Iñaki López aurkezlea euritako zira hori banarekin ikustea.

Baina, batez ere, gure herri eta hirietan oinez gabiltzala, Batelaren hainbat sasoitako diseinu desberdinak emakume, gizon eta haurren soinean ikustea maite dugu. Gure arropen kalitatea eta erosotasuna preziatzen dutela nabaritzea, berriz ere dendetara beste era bateko produktu baten bila joaten direla sentitzea. Horiei guztiei, mila esker. Batelako lan-taldearentzat plazerra da zuentzat lan egitea.

MENU